Bidassoa Basque Brewery gure maisu garagardogile Carlos Arrecubietaren egonezinen ondorioz jaiotako proiektu bat da. Mikrobiologian doktore izatez gain, zientzia ikerketan esperientzia zabala dauka, Madrid, Manchester eta Nueva Yorkeraino zabaltzen dena. Azken hiri honetan hasten da bere garagardo artisauarekiko interesa. Captain Lawrence Brewing Co. (NY)-rekin denboraldi bat elkarlanean eman ondoren, bere grinari heldu eta garagardo artisau fabrika sortzea erabakiko du bere lagun Iigo Prez-ekin.

2014eko udazkenean hasten da Bidassoa Basque Breweryren produkzioa. Ordudanik, etengabeko hazkundea bizi du, produktu eskaintzan garagardo berriak gehituz.

Gure instalazioak, urteko 240.000 litroko produkzio gaitasuna dute. Horretaz gain, "tap room"-ean, gure garagardoak dastatzeko aukera dago, mimoz hautatutako pintxo, plater hotz eta beroz lagunduta.

  • TAP ROOM-BAR