NORTZUK
GARA

Artisau-garagardoa biziki maite duen lagun talde batetik sortu da Bidassoa Basque Brewery egitasmoa. Amerikako Estatu Batuetan sortu zen ideia, craft beer modernoaren jaioterrian, izan ere, bertan hasi ginen garagardoa egiten eta gure gustua hezten. Hortaz, gure garagardoak kutsu amerikarra dauka, bere sorkuntzatik.

Gure lantaldeko kide batzuek beste herrialde batzuetan bizi eta lan egin dute tarte luzez, Amerikako Estatu Batuak edo Erresuma Batua, besteak beste. Orain, baina, jaioterrira itzuli dira amets hau gauzatzeko asmoz.

Gure sustrai, filosofia eta Irun herriak, muga ondoan dagoen topalekuak, gure nortasuna osatu dute; hortaz, Bidassoa Basque Brewery izena jarri diogu egitasmoari.

Carlos Arrecubeitia

CARLOS ARRECUBIETA

Doktorea. Mikrobiologoa eta zientzialaria da ogibidez. Gure garagardo-egilea da, eta garagardoa prestatzeaz arduratzen da.

Iñigo Pérez Muguruza

ÍÑIGO PÉREZ MUGURUZA

Mainatsua da, eta salmenten esparruan eskarmentu handikoa, industria-makineriaren sektorean aritutakoa, besteak beste.

boise-botella

BOISE

AMERICAN IPA

Anbar koloreduna, ñabardura gorriekin. Mingostasun bizia dauka, lore eta zitriko zapore eta usain gozoekin orekatua. Egur eta malta ilunen ñabardurak ere gordetzen ditu.

kasper-botella

KASPER

GERMAN-STYLE BLONDE

Argia, arina eta freskagarria da. Zapore suabeduna, garagarraren eta artoaren arteko oreka gordetzen du, eta lore eta espezia ñabardurak ere baditu. Amaieran, mingostasun arina uzten du.

mugalari-botella

MUGALARI

PALE ALE

Anbar kolore bizia dauka. Arina, baina nortasun handikoa. Garagar malten ukitu suabeak gordetzen ditu, ñabarduna ilunekin, espezien izaera nabarmena lortuz, zitriko eta pinu ukituekin. Lore eta fruta usain gozoduna.

boise-idaho

Boisen, Idahoko hiriburuan, euskaldun komunitate handia bizi da etorkin urre-bilatzaileak ezarri zirenetik. Gero, artzain trashumante bihurtu ziren. American IPA garagardo honek kultura etorkinaren eta hartzailearen elkarrekiko aberastasuna islatu nahi du.

kasper-aleman

Michael Kasper (1960-2005), euskal kulturaren aditu alemaniarra, Gernikako bonbardaketaren 68. urteurrenaren harira egindako Bake Martxaren sustatzailea izan zen. Alemanian sortutako, baina Euskadin egindako garagardo honek gorazarre egin nahi dio Kasper-i.

rio-bidasoa mugalari

Bidassoa ibaiaren arroa kontrabandorako eremua izan da betidanik. Mugalariek gaumina baliatzen zuten euren lana egiteko, merkantziak garraiatu mugaren alde batetik bestera: ganadua, azukrea, kafea edo garagardoa, eta, agian, garagardo hori eskuartean duzunaren antzekoa zen…