10 garagardo iturri

Tap Room-ean 10 iturri ditugu, zeinetan gure garagardoak txandakatzen ditugu- Gure langileak aldez aurretik probatzeko aukera eskainiko dizute, gehien gustatzen zaizuna eskatzeko. Latan eta botilatxoan garagardo ugari ere baditugu zuk dastatu ahal izateko, etxera eramateko take away formatuan edo opari gisa erosteko. Upeleko garagardoa nahiago duen horietakoa bazara, etxean ere gozatu ahal izango duzu. Beirazko growler batekin, aukeratu ahal izango duzu iturrietako garagardoen artean, litro bat etxera eramateko eta nahi adina Tap Room-ean berriz betetzeko.

Karta berria

Ignacio Gonzalez Hurtado-k Tap Roomeko sukaldaritza diseinatu eta zuzentzen du, Endika Dos Santos-en laguntzarekin batera. Biei esker harro gaude sukaldeaz, gure plater batekin garagardo artisau bat hartzen duenak harritzen baita.
Gure plateretako saltsa guztiak etxekoak dira eta askotan gure garagardoekin sukaldatzen ditugu.

Espazio berri bat sortu dugu

Mahai altuak, upelak, taldeentzako mahai handiak eta laster ere terraza. Espazio ezberdina eta aldakorra, sukaldea nola funtzionatzen duen ikusi dezakezu eta zeinetan protagonista zu zara. Hori guztia fabrikan integratua, zure garagardo artisauaz disfrutatu ahal dezakezu, ekoizpen eta botileratze uneak ikusten dituzun bitartean.


Hizkuntza


Itxi

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu gure webgunean esperientzia onena lortzeko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu gure webgunean esperientzia onena lortzeko.